ULMA Embedded Solutionsek IoT Week ekitaldian parte hartuko du. Ekitaldi honetan IoT (Internet of Things) teknologia eta soluzioen garapenarekin erlazionatutako jendeak parte hartzen du eta azken berriak eta joerak aurkezten dira bertan.

Ekitaldian hainbat konferentzia ospatuko dira, IoTrekin erlazionatutako gai desberdinen inguruan. Honetaz gain, erakusketa gune bat ere izango da. ULMA Embedded Solutionsek izango duen mahain, IIoT (Industrial Internet of Things) inguruan eskaintzen ditugun zerbitzu eta produktuak aurkeztuko ditugu.

Ekitaldi honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Bilboko Euskalduna jauregian izango da ekainak 4 eta 7 bitartean. Informazio gehiago eta izen ematea hemen. Gurekin hitz egitea nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan marketing@ulmaembedded.com helbidean edo +34 943 250 300 telefono zenbakian.

IoT Week