ULMA Embedded Solutions 2009. urtean sortu zen ULMA Taldearen Sustapen Berrien baitan, sistema elektronikoen prototipoez haratago zerbitzu espezializatuak eskaintzeko helburuaz.

Gaur egun produktu elektronikoaren bizi zikloan zehar ingeniaritza eta aholkularitza zerbitzuak eskaintzen ditugu. Sistemen ingeniaritza eta produktuaren garapenaz gain, neurtze, test eta kontrol sistemak ere garatzen ditugu. Azken urte hauetan, sektore industrialari zuzendutako IoT soluzio berritzaile bat ere garatu dugu.

Besteak beste, arau zorrotzak bete behar dituzten sektoreetan lan egiten dugu; EN 50155, IEC 62304, EN 50128, ISO 26262, IEC 60730, EN 60601, UL 61010, ISO 13849, IEC 61508, etab.

Gure bezero eta partnerrekin elkarlana egiten dugu sistema berritzaile eta konpetitiboak garatzeko.

ULMA Embedded Solutions