ULMA Embedded Solutionsen bazkide sare zurrun bat dugu. Hainbat enpresek merkatuko teknologia, erreminta eta jakintza berrienak eskaintzen dizkigute gure bezeroentzako soluzioak garatzeko.

Gehienetan gure bazkideen erremintak erabiltzen ditugun arren, bezeroaren beharrak eta baliabideak aztertzen ditugu honentzako hornitzaile egokia aukeratzerakoan. 

 

Altium

ALTIUM

Altiumek 25 urte daramatza diseinu elektronikorako sistema berritzaileak eskaintzen. Teknologia berrienarekin garatutako erreminta hauek diseinu elektronikoaz arduratzen diren ingeniariei proiektu arrakastatsuak eta produktu adimendun eta konektatuak sortzen laguntzen die.

Honetaz gain, Altiumen erremintak moldatu eta beste batzuekin lotu daitezke lan fluxu jarraitua lortuz. 

IAR Systems

Iar Systems

IAR Systems enpresak sistema txertatu berritzaileen garapenean laguntzen duten produktu eta zerbitzuak eskaintzen ditu mundu osoan zehar. 1983 urteaz geroztik, IAR Systems-ek kalitatea, konfiantza eta efizientzia eskaini ditu bere teknologiaz garatu diren milioi bat baino gehiago aplikazio txertatuetan. Enpresaren egoitza nagusia Uppsala, Suedian dago baina mundu osoan zehar salmenta eta soporterako ofizinak ditu.

*IAR Systems-en teknologiaz lana egiteaz gain, bezeroari bere produktuen garapena eta kalitatea hobetzeko erreminten aukeraketan eta erosketan laguntzen diogu.

IBM

Ibm

IBMk Rational familiako produktu eta soluzioak eskaintzen dizkigu. Hauek, produktuaren garapen ziklo osoan betebeharren eta balioztatzearen artean trazabilitatea mantenduz lana egiteko aukera ematen digute. 

*IBMren teknologiaz lana egiteaz gain, bezeroari bere produktuen bizi zikloa eta kalitatea hobetzeko erreminten aukeraketan, erosketan eta martxan jartzen laguntzen diogu.

Infineon

INFINEON

Infineon Technologies AG, semi-konduktore fabrikatzailea da. Alemanian sortu eta gaur egun ere egoitza nagusia bertan badu ere, mundu osoan zabalduta dago. Sektore desberdinetarako mikroelektronika garatzen du. Automozioan liderra da eta beste sektoreetara zabaltzen ari da.

ULMA Embedded Solutions-en partner honek eskaintzen dituen produktuak erabiltzen digutu eta Infineon-en Diseiñu Etxe Nagusi izendatu gaituzte.

LDRA

LDRA

LDRAk kodigoaren azterketa eta softwarearen testak automatizatzen dituzten erremintak garatu eta merkaturatzen du. Produktua hauek safety-, mission-, security-, eta business-critical merkatuetara bideratuta daude, izan ere hardware eta software plataforma desberdinetan, analisi estatiko eta dinamikoetatik test unitario eta egiaztatzeraino trazabilitatea lortzen laguntzen dute. Modu honetan, LDRAren bezeroek garapeneko hasierako faseetan identifikatzen dituzte akatsak eta sektorea erregulatzen dituzten araudiak betetzen dituztela ziurtatzen dute. LDRAren egoitza nagusia Erresuma Batuan aurkitzen da baina AEBn eta Indian filialak eta munduan zehar banatzaileak ere baditu. 

*LDRAren teknologiaz lana egiteaz gain, bezeroari bere produktuen bizi zikloa eta kalitatea hobetzeko erreminten aukeraketan, erosketan eta martxan jartzen laguntzen diogu.

Mondragon Unibertsitatea

MONDRAGON UNIBERTSITATEA

Mondragon Unibertsitatearen jarduera nagusiak formazioa, ikerketa, garapena eta berrikuntza dira. MUren ikerketaren helburua enpresa aliatuei laguntza ematea da, honen lehiakortasuna hobetzeko. MUren ikerketa taldeetako bat Sistema Txertatuen Ikerketa taldea da. Talde hau Sistema Txertatuen arloko formazio eta teknologietan oinarritzen da. 

National Instruments

NATIONAL INSTRUMENTS

National Instruments neurtze sistema, froga automatikoetarako ekipoak eta instrumentazio birtualean liderra da. Teknologia komertziala duen softwarea eta hardwarearea batzen dituen plataformak eskaintzen ditu, aplikazioaren diseinua, garapena eta erabilera errazteko. 

ULMA Embedded Solutionsen National Instrumentsen hainbat erreminta erabiltzen ditugu; TestStand, DIAdem, VeriStand, LabVIEW,PXI, CompactRIO edo CompactDAQ besteak beste. Teknologia honekin, lan fluxua nabarmen hobetzen dela ikusten dugu. 

NXP

NXP

NXP Semiconductors erdieroale hornitzailea da mundu mailan eta egoitza nagusia Eindhoven (Herbehereak) hirian du. Seinale mistoan eta produktu estandarretan oinarritutako soluzioak eskaintzen ditu, segurtasun, identifikazio, automozio, networking, RF, produktu analogiko eta potentziaren kudeaketan duten esperientzia aplikatuz.

ULMA Embedded Solutionsen bazkide honek eskaintzen digun teknologia erabiltzen dugu, Quorivva, PowerQUICC, iMX, Vybrid, Kinetis edo HS08 bezalako prozesadoreak besteak beste.  

The Reuse Company

THE REUSE COMPANY

The Reuse Company analisi semantikoak egiten dituen teknologian espezializatuta dago. Safety-critical aplikazioak egiten dituzten enpresak dira bere bezero nagusiak, aeroespazio, automozio, segurtasun edo osasun sektorekoak. Sistemen ingeniaritzan softwarearen berrerabilpena, trazabilitatea eta betebeharren kalitatea dute ardatza.

Requirements Quality Suite (RQS) deritzon soluzioak proiektu bateko betebeharren definizioa, antolakuntza eta kalitatea hobetzen du. Honetaz gain, betebeharrak idazteko laguntzailea eta proiektuko jakintza kudeatzeko erremintak ere eskaintzen ditu.  

*TRCren teknologiaz lana egiteaz gain, bezeroari bere produktuen bizi zikloa eta kalitatea hobetzeko erreminten aukeraketan, erosketan eta martxan jartzen laguntzen diogu. 

Xilinx

XILINX

Xilinx, FPGA, SoC eta 3D zirkuitu integratuen munduko hornitzaile garrantzitsuenetakoa da. Gailu hauek diseinurako ingurugiro berriena eta IP blokeekin erlazionatuta daude, bezeroen behar desberdinak asetzeko, logika programagarritik, sistemen diseinuraino.

XJTAG

XJTAG

XJTAGek hardware eta softwarea analizatzeko punta-puntako Boundary-Scan produktuak eskaintzen ditu, zirkuituen diseinua eta garapena bizkorragoa izan dadin ekoizpeneko azterketen eta mantentze lanen bidez.

XJTAGek JTAG produktuen aukera zabala eskaintzen du: BGAekin taulen diseinuak arazten laguntzeko produktuak, FPGAk, CPLDak, DSPak eta mikroprozesagailuak aztertzeko hardwarea, akatsak azkar eta erraz detektatzeko eta zure diseinua egiaztatzeko produktuak.