Betebehar eta test kasuen kudeaketa hobetzeko tresna eta prozesuak aurkezteko ekitaldi bat antolatu dugu.

Bertaratzen direnek, ariketa praktikoen bidez, IBM DOORS Next Generation eta IBM Rational Quality Manager erremintak beraien garapen prozesuan nola integratu daitezkeen ikusi ahal izango dute, erreminta hauek eskaintzen dituzten aukera eta abantailez gain.

Honetaz gain, hainbat demo egingo ditugu, DNG eta TRCren arteko loturarena esate baterako. Honekin, betebeharren kalitatea eta sistemaren kalitatea nola hobetu daitezkeen erakutsiko dugu.

Ekitaldia urriak 27an izango da Oñatin, ULMA Embedded Solutions-en eraikinean. 

Informazio gehiago eta izen ematea hemen.