Gure partner LDRAk eskaintzen dituen erremintekin “Safety” eta segurtasun ahultasunei nola aurre egin erakusteko ekitaldi bat antolatu dugu.

LDRA arauak betetzeko erremintak, softwarearen egiaztatzerako, kodigoaren analisirako eta beste froga batzuetarako erremintetan liderra da. LDRA tool suite-k automozio (ISO 26262), ekipamendu medikoa (IEC 62304), kontrol industrial (IEC 61508) edo aerospazio (DO-178) moduko sektoreetan eskatzen diren “safety” eta segurtasun arauak betetzen laguntzen du.

LDRA tool suitek beste gauza batzuen artean, betebeharretan egindako aldaketak diseinuan, kodigoan edo proba prozesuan izan dezaken eragina lotzen laguntzen digu. Baita MISRA, CERT edo CWE arauak betetzen dituen kodigoa sortzen edo softwarearen osagaien test kasuak sortzen edo exekutatzen laguntzen digu.

Ekitaldia software, test edo kalitate ingeniariei, garatzaileei edo ingeniari arduradunei zuzenduta dago. Demoak izango dira bertan eta bertaratzen direnek, aurrez aurkeztutako erremintak frogatu ahal izango dituzte praktika saioetan.

Irailak 27an izango da ULMA Embedded Solutions-en eraikinean.

Informazio gehiago nahi izanez gero jarri gurekin harremanetan marketing@ulmaembedded.com edo +34 943 250 300 telefono zenbakian. Izena emateko HEMEN

 

AGENDA: 

| 08:30 - 09:00 Welcome and registration

| 09:00 - 09:15 Introduction

| 09:15 - 10:00 Introduction to Functional Safety and Security

| 10:00 - 10:45 Hands-On: Functional Safety

| 10:45 - 11:15 Coffee break

| 11:15 - 12:15 Achieving Functional Safety and Security using IEC 61508, EN 50128, IEC 62304

| 12:15 - 12:45 Hands-On: Security vulnerabilities

| 12:45 - 13:15 Q&A

 

LDRA tool suite to overcome safety and security vulnerabilities