Gure partnerra den LDRArekin batera seminario bat antolatu dugu, non bertaratzen direnek, testak automatizatzeko erremintak ikusi eta frogatzeko aukera izango duten.

Araudi zorrotzak bete behar badituzu edo test eta kalitate prozesuak hobetzeko moduen bila bazabiltz, testen automatizazioak ondorengo galdera hauek erantzuteko orduan ziurgabetasuna gutxitzen nola lagunduko dizun erakutsiko dizugu:

- Egindako aldaketak kodean zerbait aldatu ote du?

- Ba ote daukagu atzerako frogen ebidentziarik?

- Garatzaileek ezagutzen ote dute frogen emaitzak zeintzuk diren?

- Gure kodigoa produkziorako eta zabalkunderako prest ote dago?

- Ze estaldura maila dute gure betebeharrek?

 

LDRAren erreminten bidezko testen automatizazioa ikusiko dugu ( analisi estatiko eta dinamikoaren testak) eta baita testak nola berrerabili daitezkeen. Honetaz gain, testak eta betebeharrak nola lotu daitezkeen azalduko dugu eta baita txostenen trazabilitate automatikoa nola lortu daitekeen ere.

Jardunaldi honetan ikusten ditugun erreminta eta teknikak frogatu ahal izango dituzu antolatu ditugun praktiketan. Horretarako, LDRAren erremintak, Jenkins eta txertatutako plataformaren simulatzaile bat integratuko ditugu.

Ekitaldi hau, testen automatizazioan eta testen prozesuaren hobekuntzan interesa duten software ingeniari, garatzaile eta ingeniari arduradunei zuzenduta dago. 

Seminario honetan parte hartu nahi baduzu, mesedez  eman izena hemen. Informa Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan gurekin marketing@ulmaembedded.com helbidean edo 943 250 300 telefono zenbakian. 

AGENDA

| AURKEZPENAK

  • Analisi estatikoa LDRA TBvision-ekin
  • Analisi dinamikoa LDRA TBrun-ekin
  • LDRA TBmanager

| PRAKTIKAK

  • Analisi estatikoaren automatizazioa LDRA TBvision eta Jenkins-ekin
  • Analisi dinamikoaren automatizazioa  LDRA TBrun eta Jenkins-ekin
  • Trazabilitatea eta test automatizazioa LDRA TBmanager eta Jenkins-ekin
 
 
SEMINARIOA: Test automatizazioa LDRA eta Jenkins-ekin