Sistema txertatuen industria etengabe garatzen ari da, eta proiektuek geroz eta erronka handiagoak planteatzen dituzte “safety” eta segurtasun gaiei dagokienez. Konferentzia honen helburua sistema txertatu “safety” eta seguruen garapena bultzatzea da, eta horretarako, industriaren komunitate zabal bat biltzen du. Bertaratutako partnerrek, bezeroek, gobernu-agentziek eta profesionalek besteengandik ikasi eta hainbat sektoretan duten esperientzia partekatu ahal izango dute: aeroespaziala, defentsa, automobilgintza, industria edo osasungintza sektoretan besteak beste.

Aukera ona da industria honen behar berriei nola erantzun kezkatzen bazaitu,  esperientzia handia duten profesionalengandik ikasteko.

Ekitaldia ekainaren 17an egingo da, modu birtualean. Informazio gehiago nahi izanez gero edota izena emateko HEMEN.