Tech Data, formakuntza hornitzailearekin batera IBM Rational DOORSen inguruko bi kurtso antolatu ditugu. Gure ingeniariek emango dituzte kurtsoak eta erremintaren kontzeptu eta funtzioak azalduko dituzte maila desberdinetan.

FOUNDATION:

Kurtso hau IBM Rational DOORS erremintaren erabiltzaile berriei zuzenduta dago. Erremintaren oinarrizko kontzeptu eta funtzioak erakusten ditu.

PRACTITIONER:

Kurtso honek IBM Rational DOORS Foundation kurtsoaren edukia osatzen du. Taldeko buru edo proiektu kudeatzaileak izango direnei edota erremintaren funtzio aurreratuak ezagutu nahi duenari zuzenduta dago.

Bi kurtsoetan parte hartzaileek IBMren material ofiziala eta asistentzia ziurtagiria jasoko dute.

IBM Rational DOORS kurtsoak