Martxoa hasieran BEC-en (Bilbo) RAIL LIVE ferian izango dugun stand-era gonbidatzen zaitugu. Urtero antolatzen den ekitaldi honetan tren sektorearekin erlazionatutako jendea biltzen da eta ULMA Embedded Solutionsek aukera hau aprobetxatu nahi izan du sektore honetan duen esperientzia eta gaitasunak aurkezteko.

Azken urtetan sektore honetarako hainbat produktu elektroniko garatu ditugu, softwarea, hardwarea eta FPGAk barne. Sistemen ingeniaritzan eta test bankuen garapenean ere esperientzia handia dugu.

Honekin batera, IoT soluzioak ere eskaintzen ditugu, datuen biltzea, analisia eta monitorizazioarekin.

10. Stand-ean egongo gara, 2019ko martxoak 6etik 7ra. Feriarako sarrerak lortu nahi izanez gero edo gurekin bileraren bat antolatzea interesatzen bazaizue, jarri gurekin harremanetan marketing@ulmaembedded.com helbidean mesedez.

Rail Live