SCRATCh, Secure And Agile Connected Things proiektuak eragin handia du hainbat domeinutako sistemetan, besteak beste makineria adimendunarenean, non diseinu eta garapen seguruaren prebalentzia handitu egiten den proiektu honetan definitutako SecDevOps prozesua aplikatzean.

Softwarea ekoizteko prozesuaren azelerazioak ere eragin handia du, SCRATCh tresnak aplikatzeari esker, segurtasun-arazoak detektatzeko, erasoen eraginpean egotea aukera gutxitzeko eta proba-kasuak lehenesteko eta automatizatzeko. Tresna hauekin ondorengoa lortu daiteke;

  • Segurtasun-maila detektatzea eta handitzea.
  • Proba-kasuak gauzatzeko denbora % 36,6an hobetzea.
  • Segurtasun-arazoak detektatzeko denbora 280 min/ 1000 proba-kasuko murriztea, froga-kasu bakoitza exekutatzeko 2 min behar dituela kontsideratuz.
  • Garapenaren kostu orokorra hilean 11.200 € murriztea.

Gauza bera aplikatzen da erabilgarritasunari eta zerbitzuaren kalitateari dagokienez (QoS), non SCRATCh proiektuak makineria adimenduneko sistemen zerbitzuen erabilgarritasuna eta kalitatea hobetzeko edo ziurtatzeko mekanismoak eskaintzen dituen, nahiz eta gailu indibidualak galdu.