ULMA Embedded Solutions Sistema Txertatuen Ingeniartiza Masterrean hitzaldi bat emateko gonbidatu du EHUk. ULMA Embedded Solutions-eko ingeniariek hainbat kurtsotan hitzaldiak emateko aukera izan dute, egunero lanean hari diren proiektuetan lantzen duten gaien inguruan.

Kasu honetan aplikazio kritikotarako softwarearen test estatiko eta dinamikoaren inguruan hitz egingo dute. Softwarea garatzerako orduan egiaztatze eta balioztatzea gomendagarria da eta horretarako test desberdinak erabiltzen dira. Hauetako batzuk, test dinamiko eta estatikoaren teknikak dira. ULMA Embedded Solutions-eko ingeniariak, softwarearen testean ziurtagiria dute ISTQBren eskutik, teknika hauen ezaugarriak eta garatzen dituzten proiektuetan nola aplikatzen diren azalduko dute.

Mota honetako jardunaldietan ikasleek klasean ikasitako gaiak kasu errealetan nola aplikatzen diren ikusteaz gain, lan munduan dauden ingeniarien esperientzia eta jakinduria ezagutzeko aukera izaten dute. Ikasle, enpresa eta unibertsitateen artean sortzen den erlazioa oso positiboa dela pentsatzen dugu. 

 
 
Softwarearen test estatico eta dinamikoa