ULMA Embedded Solutions IBMren PREMIER Business Partner izendatua izan da. Azken urte hauetan proiektu berritzaileetan parte hartzeko aukera izan dugu, IBM Rational erremintak erabiliz balio erantsi handiko soluzioak garatuz.

Gaur egun, gure bezeroen produktuen garapen prozesuak hobetzen jarraitzen dugu. Honek erreminta eta metodologia berriak gehitzea eta sektorearen behar berriei erantzuna emateko prest izatea suposatzen du.

Orain arte egindako lana bere emaitzak ematen ari da, geroz eta soluzio berritzaileagoak garatzen ditugu eta enpresa teknologiko garrantzitsuenetako baten babesa dugu.  

 
ULMA Embedded Solutins IBM Premier Business Partner izendatua izan da