Zenbat aldiz aukeratu dituzu doako garapen-tresnak, inbertsio handia eskatzen duten tresna komertzialen ordez? Inoiz pentsatu duzu benetan erabaki egokia den?

Gure produktua garatzeko tresnak hautatzerakoan, zaila egiten zaigu ikustea zer balio ematen diguten tresna komertzialek. Askotan aukera merkeenen alde egiten dugu, hasieran gastatzen ez duguna epe luzera garesti atera dakigukeela kontuan hartu gabe. Batez ere, functional safety produktuen kasuan, non produktua ziurtatua izan behar den, ez dugu ezagutzen, besteak beste;

  • Tresna horiek kualifikatzea zenbat kostako zaigun, ziurtapenari begira
  • Saltzen dugun produktu bakoitzeko ordaindu behar ditugun royaltiak
  • Onartzen ditugun termino legalak

Gure ibilbidean, aurrez azterketarik eta baloraziorik egin gabe tresnak hautatzeak zer dakarren ez jakitearen ondorioak jasan dituzten enpresak aurkitu ditugu. Praktika horren alde onak eta txarrak zurekin partekatu nahi ditugu, eta functional safety produktu bat garatzeko tresnarik merkeenek izan dezaketen benetako kostuaren simulazioa erakutsi nahi dizugu.

Tresnak aukeratu aurretik kontuan hartu beharreko alderdi guztiak ezagutu nahi badituzu, uztailaren 8an 10:00etan egingo dugun online saioan parte hartzera animatzen zaitugu. IZENA EMAN NAHI DUT