Azken urte hauetan, sistemak geroz eta konplexuagoak dira, baita hauen ziurtagiriak lortzea ere. Sistema hauek garatzerakoan erabilitako prozesu, metodologia eta erremintak, bakoitzak bete behar duen araudiaren ziurtagiria modu arrakastatsuan lortzeko gakoak izan daitezke.

Webinar honetan, garapen prozesuan inplementatuz, “functional safety” araudiaren V&V betebeharrak modu errazago batean lortzen lagunduko diguten metodologia eta erremintak aurkeztuko ditugu, gure partner den LDRArenak besteak beste. Hauek, IEC 61508, ISO 26262, IEC 62304, MISRA C edo CWE bezalako arauetarako ere lagungarriak dira.

Ez gara bakarrik “safety” atalean zentratuko, erreminta eta prozesu hauek, sistema ziberseguruak garatzen eskaintzen diguten laguntza ere aztertuko dugu.

Webinar hau urriaren 21ean, goizeko 10:00etan ospatuko dugu. Aurrez izena ematea beharrezkoa da: IZENA EMAN