ULMA Embedded Solutions urte askotan XJTAG-en partner teknologikoa izan da. Gure partnerrak eskaintzen dituen produktuak erabiltzen ditugu egiten ditugun proiektutan eta diseinuaren eta muntaiaren egiaztatzerako ezinbestekoak direla uste dugu.

Produktu hauekin dugun esperientzia kontutan izanda, gure partner erlazioan beste pausu bat eman dugu. Hemendik aurrera, ULMA Embedded Solutions XJTAG-en produktuen banatzailea izango da merkatu espainiarrean.

XJTAG-ek zirkuitu elektrikoen garbiketa, testa eta programaziorako JTAG boundary scan hardware eta softwarea eskaintzen ditu. Erreminta hauek erabiliz, diseinu elektronikoen garapen eta muntaia prozesuaren denbora asko laburtzen du baita akatsak eta kosteak ere.

ULMA Embedded Solution-ek XJTAG-en produktuak saltzeaz gain, lehen mailako laguntza eskainiko dugu eta produktuen garapenerako zerbitzuak eskaintzen jarraituko dugu.

XJTAG-en inguruko informazio gehiago kontsultatzeko www.xjtag.com

Beste mota bateko informazioa edo eskaintza nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan info@ulmaembedded.com helbidean edo +34 943 250 300 telefono zenbakian.

ULMA Embedded Solutions XJTAG-en banatzailea