Alor desberdinetako adituekin lan egiten dugu gure bezeroei soluzio osoak eskaini ahal izateko. Gure partner sarea zabalduz goaz partner berriarekin, The Reuse Company. Enpresa hau duela 15 urte baino gehiago sortu zen Madrileko Carlos III unibertsitatean. Gaur egun mundu osoan eskaintzen ditu bere produktuak, kalitate handiko betebeharrak batzen laguntzen duten erremintak hain zuzen.

Kalitatezko betebeharrak izatea oso garrantzitsua da bezeroaren beharrak beteko dituen produktu bat garatzeko orduan. Gure partner berriak, The Reuse Company (TRC), betebeharrak idazten laguntzen duen eta idatzitako betebeharren kalitatea aztertzen dituen produktuak garatzen ditu.

ULMA Embedded Solutions-ek hemendik aurrera produktua hauek saldu eta hauekinerlazionatutako aholkularitza zerbitzuak eskainiko ditu. Erreminta hauek garapen prozesuan integratuz, bezeroak trazabilitatea izango du prozesuko lehen fasetik, horrela, akatsak gutxitu eta lana azkarrago egitea lortuko du. 

The Reuse Company ULMA Embedded Solutionsen bazkide berria