Arazoa

Bezeroak, jada bere bezeroen instalazioetan dituen ekipamenduak IoT plataforma batera konektatu nahi ditu. Honen helburua, makinen datuak jaso eta aztertuz, bere produktuen funtzioak hobetzea da.

Soluzioa

Amazon Web Services-en oinarritutako IoT plataforma izanik, AWS liburutegiak integratu dira IBM Rhapsody eta Qt-ekin garatutako garbigailuaren aplikazioan. Ziklikoki eguneratzen diren hainbat datu sarera igorriz eta komando jakin batzuk jasotzeko gaitasuna emanez, ekipamendua guztiz monitorizatzen da. Gainera, sare bidezko softwarearen eguneraketa ere lortu da, aldi berean ekipo desberdinak web bidez eguneratzeko aukera du erabiltzaileak.

Ezaugarriak
Erabilitako erremintak

IBM Engineering Systems Design Rhapsody

Qt

AWS (Amazon Web Service) Client C++ libraries

Ezaugarriak

Toradex VF61 SOM based

Digi iMX 8, Digi iMX6UL

Linux Kernel version 4.1.4