ULMA Embedded Solutions Industria, Energia eta Turismo Ministeritzak eta FEDER, lurralde garapeneko Europako Funtsak finantzatzen duen proiektu batean lanean ari da, A.E.E.S.D – Impulso Tecnológico programaren baitan.

TSI-1000103-201-21 zenbakia duen proiektu hau, 2015eko irailean hasi zen eta tren arloan aplikatu daiteken alarma sistema bat garatzea da bere helburua. Sistema honek SIL3 eta SIL4 segurtazun mailak bete beharko ditu eta 2016 amaierarako prototipo bat izatea espero da.

Proiektu hau garatzeko, ULMA Embedded Solutionseko ingeniariak zorrotz araututako sektoreetan eta safety eta mision-critical aplikazioetan lan egiteko duten esperientzia aplikatuko dute.