1. IDENTIFIKAZIO-DATUAK

Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan jasotako informazioa emateko betebeharrarekin berez, jarraian, hurrengo datuak islatzen dira: ULMAEMBEDDED.COM atariaren titularra ULMA EMBEDDED (aurrerantzean TITULARRA) da, ondorio horietarako helbide hau duena: Garagaltza auzoa 51, Box 22 Posta Bulegoa, 20560 OÑATI (Gipuzkoa) ESPAINIA, I.F.K. zenbakia: F75010462. Harremanetarako helbide elektroniko honekin: info@ulmaembedded.com.

2. ERABILTZAILEAK

TITULARRAREN atari honetara sartu edota berau erabiltzeak ERABILTZAILE izaera dakar, sarbide edo erailera horretatik aurrera, hemen islatzen diren Erabilera-baldintza Orokorrak onartzen dituelarik. Aipatu Baldintzak aplikagarri izango dira, hala badagokio derrigorrezko betetzekoak diren Kontratazioko Baldintza Orokorren kalterik gabe.

3. ATARIAREN ERABILERA

ULMAEMBEDDED.COM atariak TITULARRAREN jabetzakoak diren eta ERABILTZAILEAK eskura ditzakeen Interneteko informazio, zerbitzu, programa edo datuetarako (aurrerantzean, “edukiak”) sarbidea ematen du. ERABILTZAIILEAK ataria erabiltzearen gaineko erantzukizuna beregain hartzen du. Erantzukizun hori zerbitzu edo eduki jakin batzuetara iristeko beharrezkoa izan daitekeen erregistrora hedatzen da. Erregistro horretan ERABILTZAILEAK egiazko eta legezko informazioa helarazteko ardura izango du. Erregistro horren ondorioz, ERABILTZAILEARI pasahitz bat eman ahal zaio eta bera izango da haren arduradun, berau modu arduratsu eta konfidentzialean erabiltzeko konpromisoa hartuz. ERABILTZAILEAK beregain hartzen du TITULARRAK bere web-orrialdearen bidez eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuak modu egokian erabiltzeko konpromisoa.

4. JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALA

TITULARRA, bere kabuz edo lagadun modura, ULMAEMBEDDED.COM atariko jabetza intelektual eta industrialeko eskubideen titularra da, eta baita hartan barneratzen diren elementuena ere. Eskubide guztiak gordetzen ditugu. Jabetza Intelektualeko Legearen 8. eta 32.1. artikuluetan, bigarren lerroaldean, xedatutakoaren arabera, debekaturik dago web-orrialde honetako edukiak, osorik edo zati batean, kopiatu, banatu eta publikoki hedatzea, baita hura eskuragarri ipintzea ere, helburu komertzialekin, edozein euskarritan eta edozein bitarteko tekniko baliatuz, aldez aurretik TITULARRAREN berariazko baimenik izan ezean.

ERABILTZAILEAK konpromisoa hartzen du TITULARRAREN Jabetza Intelektual eta Industrialeko eskubideak errespetatzeko, eta muzin egin beharko dio TITULARRAREN orrialdeetan instalatuta leudeken babeserako gailu edo segurtasun-sistema ezabatu, aldatu, ekidin edo manipulatzeari.

5. BERMEAK ETA ERANTZUKIZUNAK SALBUESTEA

TITULARRAK ez du inolaz ere, beregain hartuko bere web-orrialdea erabiltzearen ondorioz sorraraz daitekeen edozein kalte eta kalera.

6. ALDAKETAK

TITULARRAK web-orrialdean egokitzat jotzen dituen aldaketak egiteko eskubidea gordetzen du, aurretik ohartarazi beharrik gabe. Halaber, bertako eduki eta zerbitzuak ezabatu edo gainera ditzake, eta horiek aurkeztu edo lokalizatzeko modua ere alda dezake.

7. ESTEKAK

ULMAEMBEDDED.COM atarian Interneteko beste gune batzuetarako esteka edo hiperestekak agertuko balira, TITULARRAK ez du inolako kontrolik izango gune edo eduki horien gainean. TITULARRAK ez du, inola ere, beregain hartuko berea ez den webgune bateko esteka baten edukien gaineko erantzukizunik, eta ez du bermatuko hiperesteka horietako edozeinetan edo Interneteko beste guneren batean barneratutako edozein material edo informazioaren erabilgarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, zehaztasuna, hedadura, egiazkotasuna, baliozkotasuna eta konstituzionaltasuna. Halaber, kanpoko konexio horiek barneratzeak ez du berekin ekarriko konektatutako erakundeen arteko elkartze, fusio edo partaidetzarik.

8. KANPO UZTEKO ESKUBIDEA

TITULARRAK Erabilera-baldintza Orokor hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei bere web-orrialderako edota eskainitako zerbitzuetarako sarbide ukatu edo alboratzeko eskubidea gordetzen du, aurretiaz ohartarazi beharrik gabe, hirugarren batek eskatuta.

9. OROKORREAN

TITULARRAK, baldintza hauek urratzen badira edo bere ataria desegokiro edozein modutan erabiltzen bada, jarduera hori jazarriko du, eskubidez legozkiokeen ekintza zibil eta zigor guztiak gauzatuz.

10. BALDINTZAK HAUEK ALDATZEA ETA IRAUPENA

TITULARRAK hemen zehaztutako baldintzak aldatu ahalko ditu edozein unetan, hemen agertzen diren moduan behar bezala argitaratuko direlarik. Aipatu baldintzen indarraldia erakusteko moduaren baitakoa izango da, eta behar bezala argitaratutako beste batzuekin aldatu arte izango dira indarrean.

11. LEGERIA APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

TITULARRAREN eta ERABILTZAILEAREN arteko harremana indarreko Espainiako Legerian arautuko da, eta edozein gatazka gertatuz gero aplikagarri den legeriaren arabera eskumenekoak diren Epaitegi eta Auzitegietan ebatziko da.