Industria eraldaketa eta digitalizazio prozesu batean murgilduta dago, aurrerapen teknologikoetara egokitzeko eta balio erantsi handiagoko produktu eta zerbitzuak eskaintzeko.
Horrek teknologia aurreratuena ezartzea, fabrikazio-teknika berriak erabiltzea eta hainbat soluzio integratzea eskatzen du, hala nola adimen artifiziala, IoT, blockchain edo zibersegurtasuna. Berrikuntza industrial hau da sektore eta tamaina guztietako enpresen joera.
Testuinguru honetan, Advanced Factories azoka berrikuntza industrialaren urteko hitzordu bihurtu da, teknologia erabilgarriak eta liderren arrakasta-kasuak partekatzeko helburuarekin, fabrikazio adimentsu eta aurreratuaren irtenbideak beren instalazioetan ezarri nahi dituzten profesionalei zuzenduta.
Azoka honek produktibitatea optimizatzeko eta hobetzeko, lehiakortasuna areagotzeko eta negozio eraginkorrago eta iraunkorragoak lortzeko eskuragarri dauden baliabide guztiak ezagutzeko aukera eskaintzen du.
ULMA Embedded Solutions, automatizazio industrialeko sistemak eta negozioen digitalizaziorako soluzioen garapenean adituak garen aldetik, erakusketari gisa parte hartuko dugu azoka honetan. Bisitariekin gure bezeroentzat garatutako soluzio eta arrakasta-proiektuak partekatuko ditugu.