Kalitate eta Segurtasun Politika
Orrialde honetan ULMA Embedded Solutions-en Kalitate eta Informazioaren Segurtasun Politika kontsulta daiteke.
Kalitate eta Segurtasun Politika
ULMA EMBEDDED SOLUTIONS S.COOP produktu mekatronikoen kontzeptualizazioa, diseinua, garapena eta fabrikazioa egiten duen enpresa da, elektronika txertatuaren garrantzia edo nagusitasuna dutenak, batez ere segurtasun funtzional eskakizun handiko eta araututako inguruneetan, nagusiki trenbide, medikuntza eta industria sektoreetarako. Halaber, Software produktuen/zerbitzuen garapen, egiaztapen eta baliozkotze zikloan lehen mailako tresnen aholkularitza eta integrazioa eskaintzen ditu.
Kalitatearen eta Informazioaren Segurtasunaren Kudeaketa bere Misioaren betetzeko funtsezko faktore gisa hartzen du; ulertuz bere negozio-bikaintasunaren bilaketa helburu nagusia Kanpoko Bezeroaren, Pertsonen (Barne Bezeroaren) eta Gizartearen Asebetetasunean zentratu behar dela, baita informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna eta erabilgarritasuna, eta negozio-jarraitutasuna bermatzean ere; helburu horretarako oinarrizko helburu hauek ezarriz:
- Etengabeko Hobekuntzaren filosofia sartzea gure ekipo eta zerbitzuetan.
- Presente gauden sektore ezberdinetan gure zerbitzu eta produktuentzako legeria eta arau aplikagarriak betetzea.
- Pertsonak eta haien motibazioa etengabeko hobekuntzaren iturri ezinbestekotzat hartzea, langile guztien artean hobekuntza-ideiak, ikaskuntza eta talde-lana sustatzea.
- Gure informazioa barne eta kanpo mehatxuetatik babestea, arriskuen identifikazioan oinarritutako kudeaketa batekin.
- Enpresaren eta lan-inguruneko gizarte-elementu, bezero eta hornitzaileen arteko komunikazio-bide errazak mantentzea.
Ezarritako helburuak lortzeko, ULMA EMBEDDED SOLUTIONS S.COOP-ek Kalitate eta Informazioaren Segurtasun Kudeaketa Sistema bat garatu eta ezartzeko konpromisoa hartzen du, nazioarteko arau eta industria praktika onen arabera.
Aipatutako Kudeaketa Sistemaren arrakastak pertsona guztien inplikazioa eta Zuzendaritzaren lidergo esplizitua behar ditu. Horrela, Zuzendaritzak Politika hau zabaltzeko, betetzeko, hobetzeko eta berrikusteko ardura bere gain hartzen du, beharrezko baliabideak esleituz eta bere hobekuntza eta etengabeko hobekuntza bilatuz.