ULMA Group
ULMA EMBEDDED SOLUTIONS

+34 943 250 300

Kontaktua

ULMA EMBEDDED SOLUTIONS

Enpresa

Guri buruz

Enpresa espezializatua gara aholkularitza- eta ingeniaritza-zerbitzuak eskaintzen produktuen bizi-ziklo osoan zehar. Gure aktiborik handiena pertsonak dira, guztion ezagutza eta esperientzia batuz, bezero bakoitzarentzako neurrira egindako soluzioak diseinatu, garatu eta inplementatzen ditugu.​

Aldi berean, ULMA gara. ULMA Taldea osatzen duten 9 negozioetako bat gara. ULMA Taldea Espainiako iparraldeko enpresa talde garrantzitsuenetako bat da, 60 urtetik gorako esperientzia du merkatuan, bost kontinenteetan dago eta 5.500 profesional baino gehiago enplegatzen ditu.​

ESPERIENTZIA

+100

BEZERO

HURBILTASUNA

4

ZENTRO

PROFESIONALTASUNA

+45

INGENIARI

Misioa

Gure misioa balio handiko soluzio teknologikoak sortu eta ezartzea da, gure bezeroen produktuen bizi zikloko edozein fasetan, kualifikazio handiko taldea esker.

Balioak

  • Konpromisoa: Gure indarra gure bezeroekin, gure taldearekin, inguruarekin eta ULMAren egungo eta etorkizuneko proiektuarekin konprometitutako pertsonak izatera bideratzen da. Hurbiltasuna eta malgutasuna erakutsiz lan egitea gustatzen zaigu, eta gauden tokian orori balioa emanez. ​
  • Lorpenerako orientazioa: ULMA Embedded Solutionsen denok egiten dugu lan helburuetara bideratuta, betiere lehiakorrak eta erabakitzaileak izanik, eta une oro aurkitzen ditugun errealitate desberdinetarako soluzio egokiena aukeratuz.
  • Espiritu ekintzaile eta abangoardista: ULMA Embedded Solutionsen gure enpresa proiektuaren hazkundea eta arrakasta lortzean sinesten dugu eta horretarako lan egiten dugu. Hori dela eta, gure egunerokoan gertutik jarraitzen dugu bilakaera teknologikoa, eta gure taldeari egungo teknologiarik puntakoenak eskuragarri jartzen dizkiogu. ​
  • Lankidetza: Kooperatiban inplikazio handia duen taldea gara, parte-hartze aktiboan, zintzotasunean, integritatean eta elkartasunean oinarrituta.​

KONPROMISOA

LORPENERAKO ORIENTAZIOA

ESPIRITU EKINTZAILE ETA ABANGOARDISTA

LANKIDETZA

KONPROMEZU SOZIALA

ULMAren eta haren pertsonen eguneroko lana gidatu eta bideratuko duten balioak eta printzipioak garatzea da ULMA Embedded Solutions S.Coop.-en Kode Etikoaren xedea, bai ULMA barruan, bai bezeroen, hornitzaileen, lehiakideen, administrazio publikoen eta, oro har, hirugarrenen aurrean.​

Balio, printzipio, jokabide arau eta jarraibide horiek guztiek osatzen dute ULMAko pertsonen jarduera une oro inspiratu eta gidatu behar duen jokabide eredu etikoa, pertsona horien guztien jokabide etiko eta arduratsua bultzatzea xede duena. ULMAk enpresa etikaren printzipioekin eta gardentasunarekin bere jarduera eremu guztietan eta interes talde guztien aurrean duen konpromisoa jasotzen du eredu horrek.