ULMA Embedded Solutionsen elektronika txertatua garatzen 30 urte baino gehiago daramaten profesionalak ditugu. Denbora honetan era guztietako zailtasunak izan ditugu, bereziki industria arautuentzat txertatutako elektronika garatzeko eta ziurtatzeko garaian.

Zailtasun horiek denbora eta diru galera handiak ekar ditzakete beraz, garrantzitsua da ahalik eta gehien murriztea.

Gure taldearen esperientziaren ondorioz, 5 gako identifikatu ditugu, elektronika barneratua garatzean eta ziurtatzean sortzen diren ziurgabetasunak minimizatzeko.

Gure ezagutza partekatu nahi genuke irailaren 27an 16:00etan ospatuko dugun webinarrean. Mikel Aginagalderen eskutik izango da, industria arautuetarako hardwarearen garapenean aditua.

 

Eman izena hemen