4.0 industria errealitate da dagoeneko. Automatizazio industrialaren, robotikaren, adimen artifizialaren, machine learningaren, VR/ARen edo 3D inprimaketaren arloko azken berrikuntzei esker, gero eta enpresa gehiagok optimizatu eta hobetu dute produktibitatea.

Azken urteotan garatu diren industria berrikuntzek fabrikazio adimentsua eta aurreratua ezartzea eta onura guztiez gozatzea ahalbidetzen dute. Horrenbestez, Advanced Fatories topaketak 260 aditu baino gehiago elkartuko ditu, 4.0 Industriaren inguruan dituzten ideiak, berrikuntzak eta kasu arrakastatsuak partekatzeko. Ekitaldian egingo diren saioetan, adituek negozio eredu berriak inplementatzeko eta fabrikazio prozesuak hobetzeko giltzarriak azalduko dituzte.

Advanced Factories hitzordu interesgarria da kudeaketaren azken joerak eta ereduak aurkitu nahi dituzten profesionalentzat; horrez gain, ikas dezakete ekoizpen zentroen produktibitatea diseinatu, optimizatu eta hobetzen, lehiakortasuna hobetzen, beren industria fabrika eraginkor eta jasangarriagoa bihurtzen, etab.

ULMA Embedded Solutionsen, 4.0 Industriarako irtenbideak eskaintzen ditugu, eta, beraz, ingurune ezin hobea da industria enpresa errealetan garatu eta inplementatu dituen proiektuen kasu arrakastatsuak aurkezteko.

Advanced Factoriesen parte hartuko dugu, 2022ko martxoaren 29tik 31ra. Gure A112 standean bisitatzera gonbidatzen zaitugu.

Jarri gurekin harremanetan, marketing@ulmaembedded.com, eta eskatu zure gonbidapen pertsonalizatua.