ULMA Embedded Solutions L4TENG proiektuan ari da lanean, test kasuak kudeatzeko eta automatizatzeko marka anitzeko elkarreragingarritasun tresna bat garatzea helburu duen I+G proiektuan. Tresna hau sistema txertatuen garatzaileei zuzenduta egongo da, eta betebeharrak kudeatzeko eta haien garapena egiaztatzeko inguruneetako tresnak konektatzeko aukera emango die.

ULMA Embedded Solutionseko taldea produktuen bizi zikloaren etapa desberdinetarako soluzioen garapenean duen ezagutzan eta esperientzian oinarritzen da, proiektuko fase desberdinak arrakastaz osatzeko.

Proiektu hau, Eusko Jaurlaritzak finantzatutako HAZITEK programaren barruan garatzen ari da.