Produktu elektroniko baten proba-prozesua bere bizitza-zikloaren etapa ezinbestekoa da. Hainbat irtenbide daude hori gauzatzeko. Elektronika gero eta konplexuagoa eta aplikazio gehiagotan presente dagoen heinean, garrantzitsua da aurkezten dituen erronkei aurre egiteko ikuspegi egokia izatea.
ULMA Embedded Solutions-en, esperientzia handia dugu produktu elektronikoen balidazio eta probetarako sistemak garatu eta ezartzen sektore ezberdinetan, hala nola, automozioan, aeronautikan, energian, kontsumo-ondasunetan, trenbidean, osasungintzan, etab. Ikasketa-prozesu honetan, honako galdera hauei erantzunak ematen aritu gara:
- Nola gauzatzen dugu beharrei egokitutako proba-linea automatizatu baten proiektua?
- Nola bermatzen dugu eskalagarritasuna, modularitatea, eraginkortasuna, errentagarritasuna eta fidagarritasuna bezalako kontzeptuek lekua izatea aplikazio mota hauetan?
Era berean, urteetan zehar, egiaztatu dugu proba-prozesu automatizatuek onura ugari eskaintzen dituztela ikuspegia zuzena bada.
Gure lankide @JarobitPiña-k, proba eta produkzio sistema automatizatuen garapenean esperientzia handia duenak, proiektu mota hauetan arrakastaren elementu gisa identifikatu ditugun gakoak partekatuko ditu gurekin.
Abenduaren 1ean, 16:00etan egingo den webinarraren barruan izango da. Aurrez erregistratzea beharrezkoa izango da.
Informazio gehiago lortzeko, jar zaitez gurekin harremanetan helbide honetan: marketing@ulmaembedded.com