Duela urte batzuk, ULMA Servicios de Manutención enpresak, merkatuan gertatzen ari ziren aldaketei aurre egiteko, hausnarketa prozesu bat hasi zuen bere negozio eredua egokitzeko. Bere bezeroei zerbitzua hobetzeko apustua egin zuen, digitalizazioari esker balio erantsi handiagoa eskainiz. Berrikuntzan oinarritutako plan bat definitu zen, bere aktiboen erabilera optimizatzeko sistema bat garatzeko.
ULMA Embedded Solutions-ekin elkarlanean, Udalog sistema garatu zuten, LORE web plataformarekin konektatutako gailu txertatua, alokatzen dituzten garabiak kudeatzeko eta monitorizatzeko. Irtenbide honek bere aktiboen egoera ezagutzeko datu garrantzitsuak biltzen ditu, aztertzen eta erakusten ditu. Gainera, ibilgailuetan jarduteko aukera eskaintzen du.
Asier Agirregomezkorta, ULMA Servicios de Manutención enpresako produktu arduradunak, IoT irtenbide honen xehetasunak eta negozioari eskaintzen dizkion onurak partekatuko ditu gurekin. Bere esperientziari buruz hitz egingo du eta LORE plataformarekin denbora errealean demo bat egingo du.
Abenduaren 15ean, 16:00etan ospatuko dugun webinarraren barruan izango da. Aurrez erregistratzea beharrezkoa izango da.
Informazio gehiago lortzeko, jar zaitez gurekin harremanetan helbide honetan: marketing@ulmaembedded.com