ULMA Group
ULMA EMBEDDED SOLUTIONS

+34 943 250 300

Kontaktua

ULMA EMBEDDED SOLUTIONS

Cookien Politika

Zer da cookie bat?

Cookie bat webgune jakin batzuetara sartzean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da. Cookiek aukera ematen diote web orri bati, besteak beste, erabiltzaile baten edo bere ekipoaren nabigazio ohiturei buruzko informazioa gordetzeko nahiz berreskuratzeko eta, duten informazioaren eta zure ekipoa erabiltzeko moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke. Web orriaren kalitatea eta segurtasuna hobetzeko aukera ematen dute. Iraungitze data dute, saioak irauten duen denboratik etorkizuneko data jakin batera artekoa izan daitekeena, eta data horretatik aurrera ez dira operatiboak izango.

Zertarako erabiltzen ditugu cookieak?

ULMA EMBEDDED Solutions, S. Coop sozietateak cookieak erabiltzen ditu bere webean nabigatzea errazteko, segurtasun arrazoiengatik eta erabiltzaileei eskaintzen zaizkien zerbitzuetan eraginkortasun eta pertsonalizazio handiagoa lortzeko. Ez du lortzen zure izen-abizenei buruzko daturik, ez eta zein posta helbidetatik konektatzen zaren ere. Lortutako informazioa honako hauekin lotuta dago: bisita orrien kopuruarekin, hizkuntzarekin, gure albisteak argitaratzen diren sare sozialarekin, sartzeko erabiltzen duzun IP helbidea esleituta dagoen hiriarekin, erabiltzaile berrien kopuruarekin, bisiten maiztasunarekin eta berrerortzearekin, bisita denborarekin, nabigatzailearekin eta bisita egiten den operadorearekin edo terminal motarekin.

Informazio hau erabiltzaileei zerbitzu hobea eskaintzeko erabiltzen dugu.

ULMA Embedded Solutions, S. Coop sozietateak erabiltzen dituen cookie motak

ULMA EMBEDDED Solutions, S. Coop-en webguneetan erabiltzen diren cookieak honela banatzen dira:

  • Saioko cookieak: aldi baterako cookieak dira, ez dira erabiltzailearen gailuan biltegiratzen, saioa amaitzean desagertzen baitira. Cookie horien bidez lortutako informazioak balio du webguneko trafiko jarraibideak aztertzeko eta webgunearen bidez eskaintzen ditugun zerbitzuak emateko.
  • Cookie iraunkorrak: erabiltzailearen gailuan biltegiratzen diren cookieak dira, eta hurrengo bisitan nabigazioko informazioa berreskuratzeko aukera ematen dute. Iraungitze data dute, baina saioa amaitu baino gehiago luzatzen da. Cookie horiei esker, zure bisitak pertsonalizatu ditzakegu zure lehentasunen bidez (adibidez, herrialdea eta hizkuntza).

Zehazki, ULMA EMBEDDED Solutions, S. Coop. sozietateak honako cookie hauek erabiltzen ditu bere webguneetan, honako helburu hauekin:

  1. Eskainitako zerbitzuaren arabera:
    • Cookie teknikoak: webgunean behar bezala nabigatu ahal izateko ezinbestekoak direnak dira. Orrialdea modu egokian erakusten dela bermatzen dute.
    • Cookie analitikoak: erabiltzaile kopurua kuantifikatzeko eta, horrela, erabiltzaileek eskaintzen duten zerbitzuaren erabilera eta portaera neurtu eta aztertzeko aukera ematen dute. Horretarako, gure webgunean modu anonimoan nabigatzeko aukera aztertzen da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetzeko. Cookie horiek informazio erantsia, anonimoa (erabiltzailea pertsonalki identifikatu gabe) eta estatistikoa eskaintzen diote arduradunari.
    • Pertsonalizatzeko cookieak: erabiltzaileari aukera ematen diote zenbait ezaugarri aurrez definituta dituelarik zerbitzura sartzeko, erabiltzailearen terminaleko zenbait irizpideren arabera, hala nola erabiltzailearen nabigazioa eta interesak, zerbitzura sartzeko eskualde konfigurazioa eta abar.
    • Publizitate cookieak: kanpoko web orriren bat bisitatzean produktuak eta/edo zerbitzuak erakusteko aukera ematen digute, erabiltzaileak berariazko baimena eman ondoren.
  2. Iraupen denboraren arabera:
    • Saioko cookieak: erabiltzailea web orri batera sartzen den bitartean datuak biltzeko eta gordetzeko diseinatutako cookie mota bat dira. Cookie horiek nabigatzailearen saioan bakarrik funtzionatzen dute, eta saioa amaitutakoan ezabatzen dira.
    • Cookie iraunkorrak: datuak nabigatzailean biltegiratuta jarraitzen duten cookie mota bat dira, eta cookiearen arduradunak zehaztutako epe batean atzitu eta tratatu daitezke, minutu batzuetatik urte batzuetara bitarteko iraupena izan dezakeena.
  3. Cookiearen jabetzaren arabera:
    • Cookie propioak: guk kudeatutako ekipo edo domeinu batetik erabiltzailearen nabigatzailera bidaltzen direnak dira, eta bertatik ematen da erabiltzaileak eskatutako zerbitzua.
    • Hirugarrenen cookieak: hauek dira bidaltzen direnak erabiltzailearen nabigatzailera guk kudeatzen ez dugun ekipo edo domeinu batetik, beste erakunde batek tratatzen baititu cookie bidez lortutako datuak. Cookie horiek erabiltzen ditugu beste webgune batzuetan gure publizitate pertsonalizatua erakusteko, inoiz ez hirugarren enpresena. Aukera duzu cookie horiek ez onartzeko orrialde honetan beherago ikus dezakezun zure nabigatzailearen konfigurazioan.

ULMA EMBEDDED Solutions, S. Coop-ek hirugarren baten zerbitzuak erabiltzen ditu, cookie teknologia barne, web analisia eta zabalkundea egiteko. Hirugarrenen cookien zerrenda:

IzenaIraungitze-dataHelburuaHornitzailea
utmaIraunkorraWeb analisiaGoogle Analytics
utmbSaioaWeb analisiaGoogle Analytics
utmc30 minutuWeb analisiaGoogle Analytics
utmz6 hilabeteWeb analisiaGoogle Analytics
atuvc2 urteHedapenaAddThis

Cookien blokeo edo ezabaketa

Zure ekipoan instalatutako cookieak ezagutzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko, zure ordenagailuan instalatutako nabigatzailearen aukerak konfiguratu ditzakezu.

Informazio gehiago aurki dezakezu nabigatzaile gisa erabiltzen baduzu:

Jakinarazi nahi dizugu zure nabigatzailea konfiguratuta badaukazu ere cookie guztiak edo berariaz ULMA EMBEDDED Solutions, S. Coop-en webguneetako cookieak baztertzeko, horrek ez dizula eragotziko webgunean nabigatzea, eragozpen bakar batekin: webgunearen funtzionalitateez ezin gozatzea, alegia, haietakoren bat instalatzea eskatzen duten funtzionalitateez, zehazki, saio cookieetan adierazitako funtzionalitateez.

Nolanahi ere, erabiltzaileak bere gailuan ezarritako ULMA EMBEDDED Solutions, S. Coop. enpresaren cookieak ezabatu ahal izango ditu edozein unetan, nabigatzailearen laguntza atalean ezarritako prozedurari jarraituz.